XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

B) Bat utzi ta biga harrapa erraiten da Donazaharren.

7. Goizean goizik argia baino lenago, ta mantila beltza buruan duela beltzez beztirik esposatzen dute gaizki bizi izan den emazte berria.

8. Oilo-ezur bat, bularrekoa, neskato ta mutiko batek yostetan eskuetan hartzen dute, bakotxak bere aldetik; eta beti indarrez tiratuz zatirik handiena baratzen (gelditzen) zaiona, hura lehenik ezkontuko da.

9. Barkiloa. Izen auxe du Larraunen zilarrezko amairu diruak elizara eramateko ontzitxoak.

Ontzitxo onetantxe edaten da ardoa arreoa baratutakoan.

Aur bat bateatzerakoan ere ontzi onetantxe eramaten dute gatza.

10. Dendari baten etxean, espos-arropa bat yosten ari delarik, norbaiti orratza sartzen bazako eta bere odolez arropa zikintzen badu, malur handiak izanen ditu esposa hark.

11. Txarto bizi izan ta gero ezkondurikoai abadeak erriaren begietan penitentzia eragiten eutsen, altara nagosi-aurrean, yai-egunetan, belauniko ipinita (B-zean, G-urs).

Lekeition, orain eun bat urte, bardin egiten zan.

Agiriko penitentzia ezaguna zan gure artean orduan.